'Antxitxiketan' taldeak XXV. urteurrena ospatuko asteburuan

07.10.22
Gizartea

Urteurrena betetzen du aurten Ermuko ''Antxitxiketan'' aisialdi taldeak. Aisialdiko jarduerak euskaraz sustatzeko helburuaz sortu zeneko hogeita bost urte bete ditu. Mende laurdena bada zerbait eta egitarau zabala antolatu dute gaur hasiko dugun asteburuan zehar ospatzeko.

Egun nagusia biharko larunbata izango da, goizetik gauera, askotariko jarduera izango baitira. Goizeko 11etan zabalduko da programa gogoeta batekin: zer da zuretzat Antxitxiketan? 11:00etatik 11:30era puzgarriak eta tailerrak irekiko dira. Baita txosna ere. Eguerdian, berriz, ''Irulitxa'' fanfarrek musika alaia jarriko dio festari. Ordu batak eta erdietan haurrek bazkalduko dute eta arratsaldeko 3etan, nagusiek.

Bazkalostea Lekim taldeak alaituko du eta puzgarrietan ibiltzeko aukera izango da berriz 14:30etik 16:30ra egongo dira eskuragarri. Ordu horretan hasiera emango zaio ''Txirri, Mirri eta Txiribiton'' pailazo ezagunen emanaldiari. Arratseko 6etatik 9etara bitartean erromeria izango da, "Gauargi" taldearekin. Eta ondoren ''DJ mozorrotua''ren emanaldia goizaldera arte.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko