Badator gilda dastaketaren bigarren edizioa

14.10.22
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udala tokiko merkataritzarekin elkarlanean ari da sektorea modernizatu eta dinamizatzeko. Zeregin partekatu honetan, urriaren 21, 22 eta 23an gildaren asteburuaren bigarren edizioa ospatuko da Ermuko establezimenduetan.

Ekimenari atxikitako establezimendu bakoitzak bere gilda proposamena prestatuko du, eta nahitaez pipermina izan beharko du osagaien artean. Udalak doan banatuko ditu piperminak parte hartzen duten lokalen artean. Herritarrek proposamen horiek dastatu ahal izango dituzte urriaren 21, 22 eta 23an, ekimenaren informazio-kartela duten establezimenduetan, 1,20 euroko prezioan.

Ekimen honetan parte hartu nahi duten ostalaritza-establezimenduek formulario honen bidez eman dezakete izena.

Merkataritza dinamizatzeko ekintzak

Gildaren asteburua koordinatzeaz gain, Mondragon Unibertsitateko Leinn gradutik sortutako Luma enpresak gure herriko merkataritzaren indarguneak bildu eta nabarmenduko dituen egutegi bat diseinatuko du. 5.000 unitate argitaratuko dira, eta udalerriko merkatariek abenduan banatuko dituzte bezeroen artean.

Birth Giving saio bat ere egingo da, Ermuko herriak merkataritza-sektorearen iritziz dituen erronkei buruz hausnartzeko eta proposamenak edo ideiak planteatzeko dinamika bat. Aukera ona da sektore bereko eragileen artean ideiak partekatzeko eta proposamenak egiteko.

Era berean, abenduko jaien barruan, urtearen agurra antolatuko da berriro, kanpai-hotsak aurreratuta eta 2023 berriari ongietorria emanda. Ekitaldi hori azken urteetan burutu izan da, parte-hartze handiarekin. Aurten abenduaren 17an, larunbatean, egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat