Aste honetan fikziozko bi film, benetako oinarria duen drama bat eta animazioa ikusgai Antzokian

18.10.22
Ermua Antzokia

Aste honetan lau film berri izango ditugu ikusgai Ermua Antzokiko aretoan. Eskaintza ostegun honetan hasiko da zineklubaren saioarekin, proiektatuko den filma ''The Innocents'' da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Norvegiako film hau fantasiazko eta beldurrezko thriller bat da, joan den 2021ean estreinatua eta 117 minutu irauten duena. Europako Zinemaren saria jaso zuen soinu onenarentzat eta aipamen berezia ditu Sitgeseko jaialdian.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean arratseko 7:30ean eta astelehenean iluntzeko 8:30ean David Cronenberg errealizadorearen ''Crímenes del futuro'' estreinaldiaz gozatu ahal izango dugu. Zientzia fikziozko eta fantasiazko ekoizpen kanadiarra da. Gizakion eboluzioa erakusten du, beren egoera naturaletik haratago. Batzuek trans humanismoaren ahalmen mugagabea besarkatzen duten bitartean, beste batzuek horren ondorioen beldur dira. Viggo Mortensen, Lea Seydoux eta Kristen Stewart aktoreek parte hartzen dute.

Bigarren proposamen komertziala estreinatu berri den beste lan bat da, Alberto Rodríguez zuzendariaren ''Modelo 77'' tituluduna. 70eko hamarkadako benetako gertakarietan oinarritutako espetxeko drama aurkezten du. Bartzelona 1977, Modelo espetxea. Kontulari gazte batek 10 eta 20 urte arteko zigorra jaso dezake, faltsutze baterako neurriz kanpoko zigorra. Bere ziega kidearekin eta preso komunen talde batekin amnistia eskatzeko antolatzen dira. Larunbatean gaueko 10etan eta igandean arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, gaztetxoentzako saioan ''Parque salvaje'' tituluko marrazki bizidunen filma ikusi ahal izango dugu, igande arratsaldeko 5etatik aurrera. Jolas-parke berria, ''Wild Lifwe'', izenekoa zabaldu berri dute Pine Tree Mountainen. Dibertsio basatia espero da…

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan