Haurren Kontseilua, beste behin Ermuaren alde lan egiteko prest

20.10.22
Consejo de la Infancia 2022/2023
Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 22 haurrek osatzen dute gaur hasi den Haurren Kontseiluaren seigarren edizioa. Ikasturte berri honetan, taldekako saio presentzialei ekingo zaie berriro. Pandemiaren ondorioz, kontseilari txikiak ikastetxeka baino ez dira bildu azken bi urteetan, baina 2022/2023 ikasturte honetan guztiek elkarrekin lan egingo dute berriro udaletxeko atikoan.

Lehenengo saio honetan, Kontseiluko partaideek euren burua aurkezteko eta ezagutzeko aukera izan dute. Gainera, taldea Juan Carlos Abascal alkatearekin bildu da datozen zortzi hilabeteetan landuko duten erronka bertatik bertara ezagutzeko: Ermuko gabeziak eta aktiboak identifikatzea, hau da, herrian gehien eta gutxien gustatzen zaiena.

Gaur, osteguna, urriak 20, hasi diren zortzi saiotan, haurrak Ermuko udaletxean bilduko dira herriko ezaugarri edo instalazio gustukoenak zein diren eta izan ditzaketen hobekuntzak edo gabeziak diagnostikatzen lagunduko dieten dinamikak egiteko.

Lehen lan jardunaldi hau amaitzeko, Kontseilua Ermua, Hiri Lagunkoia Adinekoekin proiektuaren talde eragilearekin bildu da Orbe Kardinala plazan. Bertan, gune publikoetan elkarbizitzarako oinarrizko arauak jasotzen dituen panel informatiboa aurkeztu dute: paperontziak erabiltzea, parkeak eta plazak zaintzea edo baloiekin, bizikletekin edo patinekin jokatzea errespetuz eta kontuz inori kalterik ez egiteko, adibidez.

Haurren Kontseiluak, Ermuko Alkatetzaren organo aholkulari gazteenak, Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeen babesa du: San Lorenzo, Ongarai, Anaitasuna, Eskolabarri eta San Pelaio.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da