Bertso jaialdia, ostiral honetan Ermua Antzokian
Euskal Birusa elkarteak urteroko bertso jaialdia antolatu du ostiral honetarako, urriaren 28rako. Aurreko edizioetan bezala, San Martin azokaren inguruan antolatzen den kultur programazioaren barne dago ekitaldia.
Aurtengo hitzorduak lehen mailako sei bertsolari bilduko ditu oholtza gainean: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Manex Agirre, Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabal. Guztiak hitzekin jolasteko eta ikuskizun bikaina eskaintzeko prest etorriko dira. Kantatzeko gaiak proposatzeaz ere ez da edonor arituko, Andoni Egaña lau aldiz Euskal Herriko txapelduna izango baita arduraduna.
Jaialdia 20:30ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak 10 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako