Betiondoko igerileku estali gabeak eraikitzeko proiektuak idazteko eskaintzak aurkezteko epea zabalik

27.10.22
Erakundea

Betiondo inguruan estali gabeko igerileku berriak eraikitzeko proiektua aurrera doa. Ermuko Udalak urriaren 21ean argitaratu du instalazio hauen exekuzio proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza kontratatzeko lizitazio espedientea.

Proiektu honen esleipenaren gehieneko zenbatekoa 72.600 eurokoa da, BEZa barne, eta lizitaziora aurkezteko epea azaroaren 7ko 15:00ak arte dago zabalik.

Kontratuaren xedea eta espedientearen inguruko datu guztiak Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman argitaratuta daude.

Juan Carlos Abascal alkateak adierazi duenez, proiektua esleitzeko prozesuaren ondoren, behin idatzita dagoenean, "obrak lizitatzeko beste epe bat irekiko da, eta litekeena da datorren urteko udazkena baino lehen hastea lanak". Beraz, instalazio berriak 2024ko lehen seihilekorako amaituta egongo direla uste da, herritarren eta bisitarien eskaerari erantzuteko.

Betiondoko igerileku estali gabeek uretako bi gune izango dituzte aisialdirako. Horietako bat helduentzat izango da, 500 metro karratuko azalerarekin gutxi gorabehera, eta bestea haurrentzako izango da, 130 metro karratu ingururekin.

Bi igerilekuak 14.000 metro koadroko udal kirol ekipamenduko lurzatiaren zati batean kokatuko dira, Betiondoko kiroldegiaren atzean, eta mota horretako instalazioetarako beharrezkoak diren azpiegitura guztiak izango dituzte.

Uretako eremuez gain, igerilekuek lorategiak izango dituzte, eta horiek ingurunean integratuko dira. Azken batean, asmo handiagoko kirol multzo baten parte izango dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiak saihesbidearen bigarren faseari ekiten dionean osatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da