Emakumeak museoan eta Ermuko Martxoak 8 plazan
BBK Artearen Ibilbidea arte dibulgaziorako programa Ermura iritsiko da asteazken honetan, azaroak 2, Emakumeak museoan erakusketa ibiltariarekin. Emakumeak artean duen papera ardatz hartuta, 40 artelanez osatutako galeria izango da.
Herriko Martxoak 8 plaza izango da BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean antolatutako erakusketa honen agertoki nagusia. Proposamenaren argumentu nagusia museoaren bilduman atzeman daitekeen emakumearen presentzia da, bai artista gisa, bai errepresentazio gai gisa.
XV. mendean hasi eta gaur egunera arteko kronologian zehar, erakusketak pinturak, marrazkiak, kartelak eta argazkiak ditu ikusgai. Horiei esker, batetik, emakumeak artearen historian zehar izan duen errepresentazioaren inguruan hausnartu dezakegu, eta bestetik, XIX. mendearen amaieratik aurrera emakume artistek, konbentzionalismoei aurre eginez, munduaz eta beren buruaz duten ikuspegia nola eskaintzen duten ikasiko dugu.
Erreprodukzioekin batera, euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko azalpenak daude, QR kode baten bidez doan eskura daitezkeenak. Elementu horiek audio-fitxategiak gailu mugikorretan deskargatzeko aukera emango digute.
Emakumeak museoan Martxoaren 8ko plazan bisitatu ahal izango da azaroaren 2tik 8ra.
Miriam Alzuri Bilboko museoko Arte Moderno eta Garaikideko kontserbatzaileak garatu du proiektua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saileko Maria Victoria Antoñanzas eta Cesar Ochoarekin elkarlanean.
Galeria ibiltari honen bidez, BBK Artearen Ibilbideak Bilboko Arte Eder Museoaren bildumaren aberastasuna eta kalitatea zabaldu nahi ditu bere aretoetatik haratago, eta, aldi berean, herritarrak artera hurbiltzea sustatzen du.
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude