Story Time, ingelesezko ipuinak larunbat arratsalderako

03.11.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaketa saio berria antolatu du larunbat honetarako, azaroak 5.

Ipuin saioaren izenburua Chop Chop Soup da, eta 4 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Kontalaria eta dinamizatzailea Virginia Moriones izango da.

Story Time ipuin kontaketa saioen helburua ahozko tradizioaren bidez irakurzaletasuna sustatzea da, eta aldi berean, ingelesa modu ludikoan gerturatzea eta ikastea.

Jarduera 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz eta umearen izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez