Mikrokontrolagailuak programatzen eta osasun-arretako ikastaroetarako izen emateak zabalik
Gure udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak abenduan hasiko diren ikastaroak antolatzen eta finantzatzen diituzte.Lehena, 250 orduko ikastaroa da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda langabezian edo lana hobetzekotan dauden 30 urte arteko gazteentzat mikrokontrolagailuak programatzen ikasteko –hastapena–. Izena emateko epea hilaren 30era arte egongo da zabalik Lurralde Historikoan et Eibarren erroldatuta dauden interesatuentzat. Ikastaroa datorren abenduaren 12an hasi eta 2023ko martxoaren 3an amaituko da. Ikastaro hau laneratzen laguntzeko programaren barruan dago, informatikaren adarrean. Informazio guztia Bizkaiko Enpleguaren Atarian eskaintzen da.
Prestakuntza honen helburua da programazio-ezagutzarik ez duten ikasleak pentsamendu konputazionalarekin eta ordenagailu-lengoaiekin harremanetan jartzea. Oinarrizko kontzeptu konputazionalak irakastea, "learning by doing" estrategiarekin metodologia ariretan sartzea, baita c++ lengoaian eta mikrokontrolagailuan oinarritutako sistemak diseinatzeko elektronikako kontzeptuetan ere. Parte-hartzaileek programazio-prestakuntza jasoko dute oinarrizko hizkuntzan, Javascript programazioan, talde-lanerako lankidetza-tresnetan, sistema txertatuen diseinuan, lan-orientazioan eta berdintasunean.
Bigarren ikastaroa erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziala eta sanitarioa ematen ikasteko da, eta Foru Aldundiak osorik finantzatzen du, Lanberri I programaren barruan. Programa horren helburua da 45 urtetik gorakoei, iraupen luzeko langabeei eta bazterkeria-arriskuan daudenei lan-merkatuan sartzen laguntzea. Parte-hartzaileek profesionaltasun-ziurtagiri bat lortuko dute. Ikastaro honek 460 ordu hartzen ditu barne, 2022ko abenduaren 1etik 2023ko apirilaren 11ra, eta fase teorikoa amaitzean praktikak egingo dira enpresetan.
Izena emateko epea hilaren 30era arte egongo da zabalik, Lurralde Historikoan eta Eibarren erroldatuta dauden pertsona interesatuentzat. Ikastaro hau laneratzen laguntzeko programaren barruan dago, adar soziosanitarioan. Informazio guztia Bizkaiko Enpleguaren Atarian eskaintzen da.
Informazio gehiagorako edo izena emateko jo Ermuko udal enplegu zentrora edo deitu bertako 943 179151 telefonora, Baita Bizkaiko Enplegu Atari berrira ere.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren