Antzokiak hiru thriller eta Javier Bardemen musikala proiektatuko ditu aste honetan
Ermua Atzokiak lau estreinaldi zinematografiko eskainiko ditu asteburu honetan. Hiru thriller eta haurrentzako musikala, Javier Bardem aktorearen lan berriena. Aipatzekoak dira ''Cerdita''eta ''Lilo, mi amigo el cocodrilo'' filmak. Eskaintza ostegunean hasiko da, zineklubeko saioan Léa Mysiusek zuzendutako ''Los cinco diablos'' drama fantastikoa ikusi ahal izango dugularik. Vickyk, neska arrotz eta bakartiak, dohain magiko bat du: gustuko duen edozein usain berregin dezake. Jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dugu, azpitituluekin, datorren ostegunean, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Zine komertzialari dagokionez, larunbatean arratseko zazpi eta erdietan eta astelehen gauekoan bederatzi eta erdietan Carlota Pereda zuzendariaren ''Cerdita'' filma espainiarra proiektatuko. Beldurrezko thriller bat da, eskola-jazarpena eta nerabezaroa jorratzen dituena. Sararen ustez, udak bere herriko beste nesken etengabeko isekak jasan behar izatea besterik ez du esan nahi. Dena amaituko da ezezagun bat herrira iritsi eta bere jazarleei aurre egiten dienean.
Larunbat gaueko 10etan eta igandean arratseko zazpi eta erdietan Tom Georgeren ''Mira cómo corren'' filma ipar amerikarra ikusi ahal izango dugu. Beste thriller bat, 50eko hamarkadako krimen bati buruzko intriga kasu honetan. Stoppard inspektoreak eta Stalker agente berri boluntarioak Londresen pelikula berri bat prestatzen ari zen zinema-zuzendari baten hilketa misteriotsua ikertu behar dute.
Azkenik, gaztetxoentzako igandeko saioan, arratsaldeko 5etan, Javier Bardem ikusi ahal izango dugu erregistro berri batean, fantasiazko zinemako musikal batean: ''Lilo, mi amigo el cocodrilo''. Sonyren ekoizpen batek familia bat New Yorkera bizitzera doala kontatzen du, eta bere seme nerabea bere eskola berrira eta ikaskide berrietara egokitzeko borrokan ari da. Dena aldatzen da Lilo aurkitzen duenean, bere etxe berriko teilatupean bizi den krokodilo kantari bat.
Informazio gehiago Ermua Antzokiaren mikrositean.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan