Arteen Max saria jaso duen 'Kutsidazu bidea Ixabel, musikala', Antzokian gozagai

16.11.22
Ermua Antzokia

''Demode produkzioak'' ''Kutsidazu bidea Ixabel, musikala'' ikuskizuna dakar Ermua Antzokira, ostiral honetan, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Umorearen, maitasunaren eta abesti dantzarien bidez, Juan Martinen istorioa kontatzen digu, bere euskara maila hobetzeko asmoz baserri "berezi" batera doan donostiarraren abentura. Obrak musika ikuskizun onenaren Max saria jaso du 2021ean, XXIV. edizioan. Sarrerak 15 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta erakundearen orotariko kutxazainen sarean.

Joxean Sagastizabalen lana da, Patxi Barcok zuzendua eta laurogeita hamar minutu irauten duena. Antzezpena San Martin 2022ko kultur jardueren barne dago eta euskaraz izango da. "Kutsidazu bidea Ixabel", euskarazko eleberririk arrakastatsu eta dibertigarrienetako bat, orain musika formatuan.

Sinopsia

Juan Martin, donostiar gaztea, mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburuaz. Han dagoela, abestien artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin.

Juan Martinek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoei, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi jakiteari. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak ''a kuppela'' abesten eta behiak dantzan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan