Etorkinentzako poltsikoko hiztegi eleanitza

21.11.22
Ermua Antzokia

Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen topaguneak, argitaratu eta koordinatu du Ermuan, Amorebieta-Etxanon, Berrizen, Elorrion eta Zaldibarren eskuragarri dagoelarik.

Bizkaiko hainbat udalerrik, Alkarbiderekin koordinatuta, esku edo poltsikoko oinarrizko hiztegi bat argitaratu dugu, etorkinei integrazio-prozesuan laguntzeko. Hitz edo termino bakoitzak bere baliokidea du hamar hizkuntzatan. Hiztegi horretan, besteak beste, agurrak, denbora, helbideak, hitz arruntak, garraioak, egunak, janariak eta edariak, zenbakiak, moneta edo diruaren ingurukoak jasotzen dira. Dokumentuak euskarazko terminoak jasotzen ditu, bizkaieraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, portugesez, arabieraz, txineraz, errumanieraz eta Afrika mendebaldeko hizkuntza natibo batean: wólof (Gambia eta Senegalen erabiltzen dena).

Agiriak bere agurrean adierazten duenez " euskarak ez du inor arrotz, eta hemen pertsona guztiak etorkinak gara: batzuk duela hamar mende iritsi ginen; beste batzuk duela bi minutu; eta beste asko bidean gatoz. Ongi etorri!

Kanpaina honetan parte hartu duten udalerriak hauek izan dira: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Berango, Berriz, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Leioa, Lekeitio, Ortuella eta Zaldibar. Algitalpenak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta dirulaguntza du.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
‘Santero y los muchachos’ taldearen rock lasaia Ermua Antzokian gozagai

Kontzertua emango dute datorren ostiralean, 20:30ean
Imagen
09.12.25
Aste honetan Antzokiak euskarazko bi film eskainiko ditu

Aretoak ‘La voz de Hind’ (JBA), ‘Siempre es invierno’, ‘Gaua’ (JBA) eta ‘Super Elfkinak’ proiektatuko ditu
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean