Pablo Milanésen heriotzak kontzerturik gabe utzi gaitu
Kubako kantautore ezaguna Madrilen hil da gaur, horregatik abenduaren 15ean Ermuan egitekoa zen kontzertua bertan behera geratu da
Pablo Milanes Arias (Bayamo, 1943-02-24, Madril, 2022-11-22) gaur hil da Madrilen, 79 urte zituela. Kantautore kubatarra, ''Nueva Trova'' deritzanaren figura eta Silvio Rodriguezen lagunmina, konposaketan eta interpretazioan, gaixotasun onkohematologiko batek eragindako osasun-konplikazioen ondorioz hil da. Azken hilabeteetan, "hainbat infekzio izan zituen behin eta berriz, bere osasun-egoeran eragina izan zutenak", bere bulego artistikoaren ohar batean adierazitakoaren arabera. Hori dela eta, bertan behera utzi zituen urriaren 21erako Ermuan aurreikusita zegoen eta abenduaren 15erako atzeratu zen emanaldia, baita Ciudad Realen, Granadan, Iruñean, Mexiko Hirian edo Santo Domingon iragarritakoak ere.
Pablo Milanések bi ''Grammy'' sari jaso zituen: lehena 2006an kantautore disko onenagatik eta, bigarrena, 2015ean, bere musika bikainagatik. Bereak dira, besteak beste, "Yo no te pido", "Hoy la vi", "Yolanda", "No me pidas" eta "Yo pisaré las calles de nuevo" abesti ezagunak. 1985ean, Joan Manuel Serrat, Ana Belén, Luis Eduardo Aute, Silvio Rodríguez eta beste hainbat musikarik omenaldia egin zioten ''Querido Pablo'' izeneko albumean.
Kontzertua bertan behera eta zenbatekoaren itzultzea
Pablo Milanes kantariaren kontzertua Ermua Antzokian abenduaren 15erako iragarrita zegoen, zeina bertan behera geratu den, artista heriotzagatik.
Udalaren Kultura Sailak zuzenean erosleei itzuliko die online erositako sarreren zenbatekoa, horiek ezer erreklamatu beharrik izan gabe. Aurrez aurre erositako sarrerei dagokienez, aldiz sarrerak itzuli eta eskudirua Lobiano Kulturgunearen bulegoan jaso ahal izango dira, egun gutxi barru zehaztuko den egunetik hasita. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Saileko 943708700 telefonora.
Ermuak eta udal honek sentitzen dugu musikari kubatar handiaren galera, eta samiñean bat egiten dugu bere senideen, gertukoen eta lagunen minekin.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa