Aurtengio ingelesezko azken ipuin kontaketa saioa

28.11.22
Udal Liburutegia

Abenduaren 3ko larunbatean, aurtengo ''Story time'' saioen azkena egingo Lobianon bost eta erdietatik aurrera.

Liburutegiak ''Story Time'' titulupean antolatzen duen ingelesezko ipuin kontalarien jarduerak edizioa itxiko du abenduaren 3an, larunbata, aurtengo azken saioarekin. Ipuin saioak "The Cat Who Got Lost at Sea" izenburua du eta gomendagarri da 4 eta 9 urte bitarteko gaztetxoentzat. Kontalaria Hannah Berry izango da eta jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Sarrera doakoa da. Etenak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Bertaratzeko, aldez aurretik erreserba egin behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, non izena, abizenak, haurraren adina eta telefono zenbakia adieraziko diren. Datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

"Story Time" ipuin kontalarien saioen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurzaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludiko batean ikastea dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko