Kultura sailak 2023ko Inauterien kartel lehiaketa deitu du
Ermuko Udal Kultura Sailak urteroko inauterietako kartel lehiaketa deitu du, kasu honetan 2023ko ediziorako. Lehiaketan parte hartzea libre da eta proposamenak 2023ko urtarrilaren 23ko gauerdira arte aurkez daitezke. 500 euroko sari bakarra dago, eta epaimahaiak urtarrilaren 30ean aukeratuko du lan irabazlea, eta, ondoren, bere ebazpena jakinaraziko du. Parte hartu nahi dutenek izena online eman behar dute mundoarti.com plataforma digitalean, datuak bete behar dituzte, lana jpg formatuan erantsi behar dute, gehienez ere 5mb-ko tamainarekin, eta Ermuko Inauterietako Kartel Lehiaketa 2023 leloa jarri behar dute.
Lehiakide bakoitzak, gehienez, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren jatorrizko hiru lan aurkeztu ahal izango ditu. Aurkeztutako lanek ezin izango dute pertsonenganako errespetu falta-mezurik jaso; epaimahaiaren iritziz adierazpen edo sinbologia matxista edo sexista dutenak edo herritarrentzat oro har iraingarriak izan daitezkeenak baztertu egingo dira.
Aurkeztutako kartelek, gaiaren aldetik, inauteriei buruzkoak izan beharko dute, edozein ikuspegitatik begiratuta ere, eta nahitaez Ermuko Inauteriak 20 Inauteriak legenda jaso beharko dute.
Oinarriak esteka honetan kontsulta ditzakezu.
Lotutako albisteak

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita