Antzokian eta Lobianon urtarriletik maiatzera bitartean ikusgai izango diren 19 ikuskizun bildu ditu Kulturak

02.12.22
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udal Kultura Sailak 2023ko urtarrila eta maiatza bitartean Ermua Antzokian eta Lobiano Kulturgunean izango diren zuzeneko ikuskizunen programazioa ezagutzera eman du. Arte eszenikoetan umorezko muntaiak dira nagusi, eta musikaletan aukera zabala da estilo guztietako talde eta interpreteak biltzen baititu. Izen propioen artean, Ismael Serrano, Oscar Terol, Agustin Jimenez eta Jon Plazaola aipa daitezke, besteak beste. Ikuskizun guztietarako sarrerak zenbakituak izango dira eta abenduaren 14tik aurrera jarriko dira salgai.

Guztira, 19 ikuskizunek osatzen dute programazioa. Musika arloan, nabarmentzekoak dira Ismael Serrano abeslari madrildarra, Ainoa Buitrago gaztea, Corizonas taldearen rock indiea eta Sorotan Bele, Urbil Artola eta Gorka Sarriegi talde mitikoko kideak, Alboka Musika Eskolako Bandarekin batera, beren kanturik entzutetsuenak interpretatuz, Sorotan Bele Gogoan izeneko emanaldian.

Arlo eszenikoan, Javi Sancho bezalako artisten presentzia azpimarratu behar da, "Del deporte también se sale" bakarrizketa dibertigarriarekin, Pepa Rus eta bizitzari buruz duen ikuspegi berezia "¡Viva La Pepa!" antzezpenean eta "Un oscar para Óscar" komedian, Agustín Jiménez eta Jon Plazaola protagonista izango dituena, besteak beste.

 

Horrez gain, haurrentzako ikuskizunak ere izango dira: "Goazen 9.0", "Urteak bete, abenturak bizi", ''Porrotx eta Marimotots'' eta "Piztu! Emakumeon energia ", Eidabe konpainiarena.

Askotariko programazioa da, hainbat ikusleri zuzendua, eta ikuskizunen kalitatearen alde egiten du, jendearen eskari potentzialak ahantzi gabe. 10 musika-ikuskizun eta 9 ikuskizun eszeniko biltzen ditu. Hizkuntzari dagokionez, 7 ikuskizun euskaraz eta 10 gaztelaniaz izango dira, eta 2 ingelesez. Artisten jatorriari dagokionez, 8 ikuskizunetan euskal konpainiak edo artistak dira protagonista, eta 9 Estatuko gainerako artistak. Gainera, Nirek Mokar musikari frantziarra eta ''The Cyborgs'' talde italiarraren proposamen originala izango ditugu.

Azkenik, esan behar da programazio eszenikoan ikuskizun komikoak direla nagusi, eta musika-programazioan, berriz, hainbat estilo uztartzen dira, hala nola popa, rocka, folka, bluesa, boogie-woogie edo autore-kanta.

 

Ikuskizun guztietarako sarrerak abenduaren 14tik aurrera jarriko dira salgai, www.kutxabank.es webgunean goizeko 9etatik aurrera edo, aurrez aurre, Lobiano Kulturgunean (Goienkale 10).

Urtarriletik maiatzera Antzokian eta Lobianon izango diren ikuskizunak.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude