Kaleko argiak LED teknologiara aldatzeko fase berria hasi da

05.12.22
Abisuak eta matxurak

Ermuak herriko azpiegitura eta instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzeko urratsak ematen jarraitzen du. Horrela, abendu honetan kaleko egungo argiak LED argiekin ordezkatzeko zortzigarren fasea hasi da.

Eibarko Electricidad Cuadra enpresak, kontratuaren esleipendunak, San Pelaio plazan hasi ditu lanak, Aritzmendi pilotalekuaren eta Tribuna tabernaren arteko urbanizazioan, eta herriko beste zortzi gunetatik jarraituko du. Jarduera honen aurrekontua, guztira, 76.127,15 eurokoa da, BEZa barne, eta lanak hilabete honetan bertan amaitzea espero da, betiere eguraldiak laguntzen badu.

Proiektu honen helburua da energia-eraginkortasuna hobetzea, azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretua, kanpo-argiztapeneko instalazioen energia-eraginkortasunari buruzko erregelamenduari eta haren jarraibide tekniko osagarriei buruzkoa, betez.

Zortzigarren fase honetan, 136 argi desmuntatu eta aipatutako Errege Dekretua betetzen duten LED teknologiakoak instalatuko dira, honako eremu hauetan:

  • San Lorentzo ikastetxearen eta Eitzaga auzoaren arteko errepidea
  • Serrerias Norteñas enpresako aparkalekua
  • Aldapa kalea, 10 eta 29 zenbakien artean
  • Sakona auzoa
  • Goienkale kalea, 23 eta 43 zenbakien artean
  • Tribuna tabernaren eta Aritzmendi frontoiaren arteko plaza
  • San Pelaio plaza
  • San Pelaioko biribilgunea
  • BI-2301 errepidea, Algoba enpresatik hasi eta Mallabiko mugara

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago