Sabinari buruzko dokumentala eta 'Historias para no contar' ikusgai Ermua Antzokian
Ermua Antzokiak aurtengo azken lau filmak eskainiko ditu. Hurrengo bi asteburuetan (larunbata eta igandea) ez da zinema komertzialek emanaldirik izango, Gabon gauean, Gabonetan, Urtezahar gauean eta Urteberri egun bereziak izango direlako.
Ostegun honetan, hilak 22, zineklubaren saioak Fernando León de Aranoren ''Sintiéndolo mucho'' titulua eskainiko du, Joaquín Sabina abeslariaren bizitzari buruzko lana, banbalina artean edo agertokitik kanpo nolakoa den jasotzen duena. Aurten bertan estreinatu den dokumentala da eta 120 minutu irauten du. Iluntzeko zortzi eta erdietan.
Abenduaren 26an, astelehena, eta 27an, asteartea, Cesc Gay zuzendariak idatzi eta zuzendutako ''Historias para no contar'' filma proiektatuko da. 2022an estreinatu den komedia honek 107 minutu irauten ditu. Geure burua ezagutzeko moduko egoerak kontatzen ditu, eta azaldu behar ez izatea nahiago genukeenak edo, zuzenean, ahaztu. Bost istorio, begirada garratz eta errukiorra gure emozioak gobernatzeko gaitasunik ezari buruz. Saio bakarra eguneko, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Datorren asteko aurrerapena eta urtarrileko lehen egunekoa
Datorren ostegunean -abenduak 29- zineklubean Mikel Gurrearen ''Suro'' ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Landa-bizitzari buruzko drama hau 116 minututan garatzen da. Helenak eta Ivanek artelatz-basoetan bizitza berri bat eraikitzeko asmoa dute, baina lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu desberdinak azaleratzen dira, bikote gisa izango duten etorkizunari eraginez. FIPRESCI saria eta Euskal Zinemaren Saria Zinemaldian. Iluntzeko zortzi eta erdietan.
Azkenik, urtarrilaren 2an eta 3an, astelehena, Antzokiko pantaila handian Mark Mylodek zuzendutako ''El Menú'' filma ikusi ahal izango dugu. Zinema-aretoetara iritsi berria den beste estreinaldi bat. 106 minutuko beldurrezko thriller psikologikoa. Bikote gazte bat munduko tokirik esklusiboenetako batera joango da, sukaldaritza esperientzia paregabea eskaintzen duen jatetxe batean afaltzeko. Hala ere, sukaldari nagusiak (Fiennes) osagai sekretu bat prestatu du, bi maiteminduengan emaitza harrigarria izango duena. Emanaldi bakarra eguneko, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren atala webgunean.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan