'Suro' eta 'El Menú' filmak ikusgai Antzokian

27.12.22
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak aste honetan bi filma eskainiko ditu, aurtengo azkena eta urte berriko lehena. Asteburuan (larunbata eta igandea) ez da zinema komertzialen emanaldirik izango, Urtezahar eta Urteberri egun bereziak direlako.

Zinekluba eta urtarrileko lehena

Datorren ostegunean -abenduak 29- zineklubean Mikel Gurrearen ''Suro'' ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Landa-bizitzari buruzko drama hau 116 minututan garatzen da. Helenak eta Ivanek artelatz-basoetan bizitza berri bat eraikitzeko asmoa dute, baina lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu desberdinak azaleratzen dira, bikote gisa izango duten etorkizunari eraginez. FIPRESCI saria eta Euskal Zinemaren Saria Zinemaldian. Iluntzeko zortzi eta erdietan.

Azkenik, urtarrilaren 2an eta 3an, astelehena, Antzokiko pantaila handian Mark Mylodek zuzendutako ''El Menú'' filma ikusi ahal izango dugu. Zinema-aretoetara iritsi berria den beste estreinaldi bat. 106 minutuko beldurrezko thriller psikologikoa. Bikote gazte bat munduko tokirik esklusiboenetako batera joango da, sukaldaritza esperientzia paregabea eskaintzen duen jatetxe batean afaltzeko. Hala ere, sukaldari nagusiak (Fiennes) osagai sekretu bat prestatu du, bi maiteminduengan emaitza harrigarria izango duena. Emanaldi bakarra eguneko, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren atala webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean