Liburutegian ordutegia luzatuko du erabiltzaileek azterketak prestatu ahal izateko

02.01.23
Udal Liburutegia

Urtarrilaren 2tik 31ra bitartean, biak barne, ebaluazio eta azterketa-egunak direnez gero, udal liburutegiak ordutegia luzatuko du gaueko 12etara zabalik izanik, ostiraletan eta jai-bezperetan izan ezik.

Hau da, astelehenetik ostegunera liburutegia 9:30etatik 24:00etara bitartean zabalik egongo da. Ostiraletan aldiz, ohiko ordutegia mantenduko da, 9:30etatik 20:30etara. Asteburuetan, berriz, goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara irekita egongo da, larunbatetan zein igandeetan.

Urtarrilaren 5an, jai bezpera eguna izango denez, liburutegiak bere ohiko ordutegia izango du, hau da, 9:30etik 20:30era bitartean.

Liburutegiak gogorarazi duenez, azterketak prestatzeko aldi honetan ikasketa-gelaren zerbitzuak bakarrik eskainiko da, eta ezin izango dira liburuak edo bestelako dokumentuak itzuli, ezta mailegutik eraman ere. Urtarrilaren 7an, larunbata, egun liburutegia ikasteko gune izango da eta ez da beste zerbitzurik eskainiko.

Urtarrilaren 14ean, 21ean eta 28an, larunbatetan, ordea, liburutegiak 9:30etik 13:30era emango ditu zerbitzu guztiak. Arratsaldean, berriz, ikasgela gisa bakarrik irekiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"