Ermua Antzokiak ‘Pequeña flor’, ‘Mantícora' eta 'El peor vecino' filmak proiektatuko
Ermua Antzokiak denboraldiko lau proposamen berri dakarzkigu asteburu honetarako. Programazioa zineklubaren asteroko saioak irekiko du, eta bertan ''Pequeña Flor'' ekoizpen franntsesa ikusi ahal izango dugu. Zuzendaria Santiago Mitre da, Marinao Llinás eta Mitre beraren gidoiarekin. Bere generoa intriga da, izua eta 98 minutu irauten du. Gaur osteguna, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Zine komertzialaren atalean, Carlos Vermut zuzendariaren ''Mantícora'' filma espainiarra ikusi ahal izango dugu. 2022an estreinatutako thriller psikologikoa da, 115 minutu irauten duena. Hogei urteko Julian bideojokoen diseinatzaile arrakastatsua da, eta sekretu ilun batek jota bizi da. Diana bere bizitzan agertzen denean, Julianek zoriontsu izateko aukera hurbil sentituko du. Goya sarietarako 4 izendapen, zuzendaritza onena barne. Larunbatean arratsaldeko zazpi eta erdietan eta astelehenean iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Asteko bigarren proposamen komertziala ''El peor vecino del mundo'' da, Marc Foster errealizadorearen ekoizpen iparramerikarra, bi ordu pasatxokoa (126 minutu). Komedia kutsua duen drama da. Toms Hanksen lan berriena da, zeina aktore protagonista den. Otto alargun kaskagogorra da eta oso tematia. Familia alai bat aldameneko etxera joaten denean, Ottok bere zapataren orkoia eta bere mundua hankaz gora jarriko duen adiskidetasuna aurkitzen ditu. Larunbatean gaueko 10etan eta igandean arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, igande arratsaldean, gazteentzako proiekzioan, Disneyren ''Mundo extraño'' marrazki bizidunetako filma ikusi ahal izango dugu, arratseko 5etatik aurrera. Don Hall eta Qui Nguyen zuzendarien 2022ko zinta amerikarra da. Abenturaz beteriko animazioa. Cladetarrak mundu osoan ezaguna den esploratzaile familia bat dira. Egun batean, denak batera, inork zapaldu gabeko leku berri batera iristen dira. Han, inoiz dokumentatu gabeko arriskuak eta izaki berriak aurkituko dituzte.
Informazio gehiago Ermua Antzokiaren mikrositean.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan