Euskarazko haur irakurketa taldeetan izena emateko epea zabalik

09.01.23
Udal Liburutegia

"Liburu Txiki Kluba" 3 eta 5 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera da. Umeek heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du, familiak oso zeregin garrantzitsua jokatzen baitu umearengan irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan. Ildo nagusia liburua da. Hortik abiatuta, abestiak lantzen dira, liburuak gomendatzen dira eta jardueraren gaia garatzen da: literatura, musika, dantza, pintura edo ingurumena. Gurasoek liburuetan dagoena haurrak ezagutzen duenarekin, gustuko duenarekin, asebetetzen duenarekin eta behar duenarekin lotu dezakete, eta horregatik da garrantzitsua parte hartzea.

"Liburu bat, Mundu bat", 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera, pertsona heldu batekin lagunduta, aurreko klubaren jarraipena da. Tailer horretan literaturaren eta artearen mundu magikoa aztertuko da liburuen bidez, modu ludiko eta parte-hartzailean, haien sormena eta irudimena piztuz. Era berean haurrentzako liburuen gomendioen emango dituzte ekimenaren gidariek.

Bi irakurketa taldeak hiru saio izango dituzte, Lobiano Kultur Gunean, hilean larunbat batean, otsailetik apirilera bitartean. "Liburu Txiki Kluba" 11:00etatik 12:00etara izango da, eta "Liburu bat, Mundu bat" 12:15etik 13:15era. Saioen datak, otsailaren 11, martxoaren 11 eta apirilaren 22an izango dira.

Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.

Doako ekintza dira, baina plaza mugatuak daudenez izena eman behar da otsailaren 8a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net postontzira idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.

Eskaria dauden plaza baino handiagoa izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira; Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurrekoetan parte hartu ez dutenek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrendak Liburutegiko webgunean otsailaren 9an iragarriko dira eta izena eman duten guztiei e-postaz bidaliko zaizkie.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez