Aste honetan 'Avatar: el sentido del agua' filmak Antzokiko pantaila beteko du

10.01.23
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak denboraldi honetako hiru estreinaldi berri proiektatuko ditu aste honetan. Eskaintza ostegunean hasiko da zineklub saioarekin. Bertan, ''EO'' tituluko eta Jerzy Skolimowskik zuzendutako drama poloniar bat ikusi ahal izango dugu, gidoian parte hartu du zuzendariak Eva Piaskowskarekin batera. 2022an estreinatu zen lan honek gure gizarteko animalien bizitza lantzen du. Mundua leku misteriotsua da, batez ere animalia baten begietatik ikusita. Bere bidean, EO, begi malenkoniatsuko asto gris bat jende onarekin eta hain ona ez den beste batekin topo egiten du, poza eta pena ezagutzen ditu, eta zoriak, momentuaren arabera, bere zortearen zentzua eraldatzen du. Ostegun honetan 20:30etatik aurrera.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean eta igandean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean pantaila handian ''Avatar: el sentido del agua'' titulua ikusteko aukera izango dugu, 3D formatuan. Zientzia-fikziozko eta fantasiazko zinemako titulua. Hiru ordu baino gehiagoko (190 minutu) superprodukzio iparramerikarra da, James Cameronek zuzendua. Aktoreen artean, Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney Weaver eta Kate Winslet bezalako arpegi ezagunak daude, besteak beste. 2022ko Urrezko Globoetan drama eta zuzendaritza film onenaren izendapena jaso duen filma da. ''Avatar: el sentido del agua'' filmak Sully familiaren gorabeherak kontatzen ditu, salbu mantentzeko eta bizirik jarraitzeko, lehen filmetik hamarkada bat geroago. Ikuskizun bisual indartsua da.

Asteburu honetan, eta Avatarren iraupen luzearen ondorioz, ez da bigarren titulu komertzialik proiektatuko, eta ez da proiekziorik izango asteartean.

Azkenik, gaztetxoentzako saioan, ''Yoko oporretan'' animazioa eskainiko dugu euskaraz, igandean arratsaldeko 5etan. Juanjo Elordik zuzendutako ekoizpen nazionala da, Edorta Barruetabeñaren gidoiarekin. Oporrak datoz eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik munduko leku ezberdinetara doaz, bakoitza bere familiarekin. Yoko bakarrik geratzen da parkean Marisolekin. Zer egingo du Yokok lagun minetik urrun?

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean