Imagen
III. Haurren Kontseilua 2019/2020
Erronka
2020ko Santixau jaietako Umeen Eguna antolatzea.
Partaideak
Izena | Jaiotze urtea | Ikastetxea |
---|---|---|
Xiker | 2011 | Anaitasuna |
Gaizka | 2011 | Anaitasuna |
Leire | 2012 | Anaitasuna |
Oier | 2012 | Anaitasuna |
Itxaso | 2011 | Eskolabarri |
Ibai | 2012 | Eskolabarri |
Yasir | 2011 | Ongarai |
Ke Yu Liu Ye | 2012 | Ongarai |
Sara | 2011 | San Lorentzo |
Ariadne | 2012 | San Lorentzo |
Izan | 2011 | San Pelaio |
Asier | 2012 | San Pelaio |
Emaitzak
III. Haurren Kontseiluak aurre egin behar izan dion erronka nagusia Covid-19aren pandemia izan da. Ikasturtearen erdialdea gaindituta, 2020ko martxoan, kontseilari txikiek konfinamendu egoerara egokitu behar izan dute, eta modu telematikoan lan egiten jarraitu, etxetik. Hala ere, gai izan dira:
- Santixauetarako haurrentzako lehenengo kartel lehiaketa antolatzeko.
- Santixauetako Haurren Egunerako egitarau erakargarria aurkezteko
Pandemiak 2020an eta 2021ean Santixauetako jaiak bertan behera uztea eragin du, baina Kontseiluaren proposamenak ez dira bertan behera gelditu: 2022ko Santixau jaietan Haurren Eguna ospatu da, Kontseiluak antolatutako jarduera berriekin, eta bertan nabarmendu dira "txupinazo" arrakastatsua koloretako hautsekin eta uretako jokoak.
Imagen
