Abian da Haurren Kontseiluaren hirugarren edizioa
Aurreko ekitaldietako esperientzia onen ostean, Ermuko Udaleko Hirugarren Haurren Kontseiluak bere ibilbidea hasi du gaur, urriak 24, osteguna. Alkatetzako aholkularitza organo gazteena hamabi kontseilarirekin osatu da: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako zazpi mutil eta bost neska. Parte hartzaileetako sei jada beteranoak dira, Bigarren Kontseiluan parte hartu baitzuten, eta beste sei pertsona lehen aldiz sartu dira organo horretan.
Sailburu txikiek elkar ezagutzeko aukera izan dute, eta ikasturte osoan zehar lagun izango dituzten bi dinamizatzaileak eta Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea ere ezagutu dituzte. Alkateak hurrengo hilabeteetan landuko duten erronka proposatu die: 2020ko Santixau jaietako Haurren Eguneko programazioa antolatu eta proposatzea.
Betebehar hori burutzeko, Kontseiluak Kultura Saileko teknikariekin zuzenean lan egiteko aukera izango du, baita herriko jaietan inplikatzen diren beste elkarteekin ere. Horrela, haurren presentzia eta gaitasuna agerian geratzen dira erabakiak hartzeko eta antolatzeko inguruneetan, normalean haurren parte-hartzea urria izaten baita.
Proiektu honek herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztien babesa du, eta Ermua Hiri Hezitzailea Udal estrategiaren barruan kokatzen da.
Haurren II. Kontseiluak proposatu zituen 2019ko Mugikortasunaren Europako Asteko jardueretan izandako parte-hartzearen arrakastak erakusten du haurrek komunitatean duten parte-hartzea balio handikoa eta beharrezkoa dela.
Horregatik guztiagatik, Ermuko Udalak kultura parte-hartzailea herritar guztiei helarazteko lanean jarraitzen du, haurtzarotik hasita. Gainera, horrelako proiektuei esker, haurrak Udalaren ordezkari sentitzen dira, eta udalerriak, era berean, haurren ikuspegia eta parametroa integratzen ditu bere garapenean, antolaketan eta egiteko moduan.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua