Hiri Hezitzailea
"Hiri Hezitzailea hiri eraldatzailea, sustatzailea eta ikaskuntza komunitarioaren hartzailea da, erantzunkidetasunean eta parte-hartzean oinarritua"
Ermua, Hiri Hezitzailea proiektuak 2016an ekin zion bere ibilbideari, eta lau jarduera-ardatz edo ildo nagusi ditu: Haurren Kontseilua eta azaroaren 20ko, Haurren Nazioarteko Eguna, azaroaren 30eko, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna, eta Jolasaren Eguneko ospakizunak.
Proiektu honetatik, gainera, Ermuko Udalaren Haur eta Nerabeen I. Udal Plana 2020-2023 eratu da, 2020ko azaroaren 24ko Osoko Bilkurak onartua. Une honetan II. Plana osatzeko lana abian da.
Parte hartzen dugun sareak
AICE

RECE
Hiri Hezitzaileen Estatuko Sareak 232 kide ditu, eta horien artean dago Ermua.
HaurEkin

UNICEF
Ermuko Udalak eta UNICEFek hitzarmen bat sinatu zuten 2021ean, gure udalerria Haurren Hiri Lagun gisa aitortzeko. Bi erakundeek sinatutako lankidetza-hitzarmenak berretsi egiten du Ermua Haurren Hiri Laguna dela 2025eko abenduaren 31ra arte.
UNICEFen Haurtzaroaren Hiri Laguna Aitormenak tokiko gobernuak, beste gizarte-eragile batzuekin lankidetzan, haurren eskubideak babesteko eta betetzen direla bermatzeko egiten duen lana balioesten du. Onartzen du, halaber, biztanleriaren zati horren errealitatea eraldatzen duten ongizate-politikak ezartzeko etengabeko prozesu baten buru izateko konpromisoa. Haurren Lagun Hirien sarearen parte izateak ikuspegi bera partekatzea dakar berekin: haur eta nerabe guztiak beren hiri eta komunitateetan erabat garatu ahal izatea, haurtzaroaren aurrerapena guztion aurrerapena baita. Haurren Lagun Hiriak hiru oinarri nagusitan oinarritzen dira: haurrak tokiko politiken erdigunean, haurren eta nerabeen parte-hartzea eta tokiko eragileen arteko aliantzak.


Lotutako albisteak

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago