I. Serrano kantariak 'Seremos' tituluko disko eta bira aurkeztuko ditu Ermua Antzokian
Eszenatokian "bizitza, partekaturiko denbora eta kantatzeke ditugun abestiak ospatuko" ditu
Ismael Serrano kantariaren kontzertua izango da ostiral honetan Ermua Antzokian, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Madrildarra 'Seremos' birarekin dator. Bira hori datorren martxoan amaituko da hiruhilekoarekin batera. Otsaileko eta martxoko azken kontzertuei ekin aurretik, Euskadin izango dugu kantuan, ostiralean Ermuan eta larunbatean, hilak 28, Irunen. Artistak Twitterreko bere kontu ofizialean adierazi duenez, "Seremos biraren amaiera gertu dago. Oso hunkigarria izaten ari da jarraitzaileekiko topaketa hau eta eskerrak emateko hitzak falta dira. Lagun nazazu eszenatokian bizitza, partekaturiko denbora eta kantatzeko ditugun abestiak ospatzeko. Topa egin dezagun, gaur egun beti baita". Sarrerak 20 € balio du eta aurrez aurre eros dezakegu Lobiano Kulturgunean eta Internet bidez Kutxabank entitatearen webgunean edo kutxazainen sarean.
Zazpi urte igaro dira argitaragabeko azken diska aurkeztu zuenetik, "La Llamada" eta bere disko arrakastatsuak kaleratu zituenetik "20 años. Hoy es siempre" eta "Todavía" tituluetatik, oraingo honetan Ismael Serranok Ermuan 'Seremos' lana aurkeztuko du. Serranok disko berria kaleratu du, biran dabilelarik jarraitzaileekin abesti berriak eta aurreko arrakastak partekatzeko. Estudioko bere hamargarren diskoa da, 2021eko udaberritik kalean duguna. 13 abesti berri biltzen ditu bertan, besteak beste "Fahrenheit 451", "Callate y Baila" edo "Porque fuimos" tituluko kantak.
'Seremos' autoaurkikuntza bidaia bat da. Ismael Serranoren ibilbidean mugarri den diskoa. Serranoren beraren hitzetan: «Ia beti abestiek iraganari omenaldia egiten dioten arren, badira etorkizunerako bokazioa duten melodia eta bertsoak. Uste dut disko honek horrelakoa dela, aurrera begiratzen duen horietakoa".
Ismael Serranok ostiralean kantatu eta gitarra joko du. Urtarrileko gau hotza espero da kalean, gozo eta beroa Antzoki barruan. Serranok Jacob Sureda (pianoa) eta Irene Rouco (celloa) izango ditu lagun eszenatokian. Formatu hurbileko emanaldia izango da, antzerkitik hurbilekoa eta eszenografia zaindua izango duena. Gozatu!
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan