Bertan behera martxorako iragarrita genuen 'Feminismo para torpes' antzezpena
Zanguango Teatroren 'Solo críos, críos solos' lanak ordezkatuko du
Udal Kultura Sailak jakinarazi du bertan behera utzi behar izan duela martxoaren 3an, iluntzeko zortzi eta erdietarako, Ermua Antzokian iragarritako "Feminismo para torpes" tituluko ikuskizuna. Antzezlan horren ordez, egun eta ordu horretan, Zanguango Teatrok ekoitzitako 'Solo críos, críos solos' taularatuko da. 'Solo niños, críos solos' Zanguango Teatrok ekoitzitako eta mutil migranteek antzeztutako dokumentu-antzezlana da.
Bertan behera utzi den ikuskizunerako sarrera erosita dutenek hori itzuli dezakete eta ordaindutako dirua berreskuratu. Horretarako, Lobiano Kulturguneko Udal Kultura Sailera jo edo 943708700 telefono zenbakira dei dezakete.
Kultura sailak aldaketagatik ikus-entzuleei eragindako eragozpenak barkatzeko eskatu du, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen eta hala etorri den gertaera bat izan arren.
Lotutako albisteak
‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da