Urteko lehenengo ingelesezko ipuin saioa larunbat honetan

30.01.23
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaketa zikloko urteko lehenengo saioa antolatu du larunbat honetarako, otsailak 4.

Jardueraren izenburua Broccoli for Breakfast! da, eta 4 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Hannah Berry kontalaria arduratuko da saioa dinamizatzeaz.

Story Time ingelesezko saio hauen helburuak ahozko tradizioaren bidez irakurzaletasuna sustatzea eta ingelesa modu ludiko batean ikastea dira.

Jarduera 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean, eta sarrera doakoa da. Parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da 943 17 92 12 telefono zenbakira deituz, WhatsApp honetara mezua bidaliz https://wa.me/34943179212 edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz haurraren izen-abizenak eta adina eta harremanetarako telefono zenbaki bat zehaztuz. Azken datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez