Ostiralean 'Lehendakari gaia' antzezpena eskainiko Ermua Antzokian
Txalo produkzioak 'Lehendakari gaia' antzezlana dakarkigu Ermua Antzokira aste honetan. Antzezpena ostiral iluntzeko zortziak eta erdietan izango da. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, aldez aurretik eros dezakegu Kutxabank entitateren webgunean, bere orotariko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean eta baita ere ikuskizuna hasi artean takilan bertan. Aktoreak Iker Galartza y Zuhaitz Gurrutxaga dira, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean. Emanaldiak hirurogei ta hamabost minutu irauten ditu eta euskara hutsean da. 'Lehendakari gaia' umorezko komedia da.
Sinopsia
Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da. Zer du bakoitzak ezkutatzeko?
Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan