Corizonas 'supertaldea' zuzenean ostiral honetan Ermua Antzokian

08.02.23
Ermua Antzokia

Corizonas indie rock taldea Arizona Baby eta Los Coronasen baturatik  sortu zen 2011. urtean, elkarrekin bira bat egin ostean. Boskoteak lehenengo supertalde nazionala osatzen du, eta ostiral honetan, otsailak 10, gure herrian izango da bere azken lana aurkezteko, Corizonas III.

Musikalki eta belaunaldi aldetik hain desberdinak diren bi talderen arteko talka gisa hasi zena, sasoi betean dago oraindik 12 urte geroago, xehetasun sotilez eta moldaketa trebeez blaitutako abesti borobil baina ederrez osatutako hirugarren diskoarekin.

Javier Vielbak (ahotsa eta gitarra), Ruben Marronek (gitarra), David Krahek (gitarra), Javier Vacasek (baxua) eta Roberto Lozanok (bateria) osatutako boskoteak kontzertu indartsua eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30etik aurrera. Sarrerak 12 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako