Komedia beltza, bi thriller eta animazio batek osatzen dute Ermua Antzokiaren asteko zine proposamena

14.02.23
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak aste zinematografiko berri bati hasiera emango dio, Inauteri jaien aste honetan. Formatu handiko zinemaren eskaintza ostegunean hasiko da, 'Increíble, pero cierto' jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Quentin Dupieuxek idatzi eta zuzendutako ekoizpen frantsesa da, hirurogeita hamabost minutu irauten duena. Kutsu satirikoa duen komedia beltza da, 2022an estreinatu zena. Sitgeseko jaialdian gidoi onenaren saria jaso du. Gaur egun etxebizitza lortzea benetako odisea da; agian horregatik, Alainek eta Mariek ez dute zalantzarik dena duen etxe bat erosteko, baita jabetza bitxiak dituen soto bat erosteko ere. Datorren ostegunean ikusi ahal izango dugu, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialaren atalean larunbat arratseko zazpi eta erdietan eta asteleheneko zortzi eta erdietan 'Kompromat: el expediente ruso' titulua ikusi ahal izango dugu. Jérôme Sallek zuzendutako beste ekoizpen gala bat da, 2022an estreinatua. Akziozko thriller honek bi ordu baino gehiago irauten du. Errusiako 2017ko bizimodua ez da erraza, eta Mathieu Roussel diplomatiko frantziarrak lehen pertsonan esperimentatuko du.

Asteko bigarren proposamen komertziala 'Lobo feroz 'titulukoa da, eta larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 7 eta erdietan ikusi ahal izango dugu. Gustavo Hernándezek zuzendutako ekoizpen espainiarra da, 106 minutukoa. Polizia thriller bat da, neska batzuen hilketak kontatzen dituena. Aktoreen artean, besteak beste, Javier Gutiérrez, Adriana Ugarte, Rubén Ochandiano eta Juana Acosta daude. Polizia batek eta emakume batek helburu komun bat dute: neska batzuen krimen basati batzuen atzean ezkutatzen den hiltzailea aurkitzea.

Azkenik, igande arratsaldeko publiko gazteenari eskainitako atalean, arratseko 5etan 'Inspector Sun y la maldición de la viuda negra' animaziozko zinta ikusi ahal izango dugu'. Marrazki bizidunetako ekoizpen espainiarra, Goya sarietarako izendatuta egon dena. Julio Soto Gurpide da zuzendaria eta 82 minutu irauten du. Shanghain kokatzen da, 1934an. Gizakienaren pareko intsektu-mundu batean, Sun Inspektore beteranoa, armiarma bakartia, bere betiko etsai Langosta Gorriaren aurkako azken misioaren buru da, merezitako erretiro batean sartu aurretik.

Xehetasunak eta informazio osoa Ermua Antzokiaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu