2023ko "Bookface" lehiaketak, jada, baditusarituen aurpegiak eta izenak ditu
Udal Liburutegiak "Bookface" lehiaketaren bigarren edizioko irabazleen izenak jakinarazi ditu. Ekimen honek sormena, argazkigintza eta irakurketa uztartzen ditu. Parte hartzeko, argazki bat hartu behar zen, non pertsonaren aurpegia ahalik eta ondoen eta modu errealistenean txertatzen zen liburu baten azalean; eta proposamen hori posta elektronikoz edo Whatsappez bidali behar zen.
Liburutegiak 39 parte-hartzaileren argazkiak jaso ditu, iazko lehen edizioan lehiaketara aurkeztutako proposamenak baino gehiago. Irabazleak hauek izan dira: Jara Sáez 12 urtetik beherakoetan, Andoni Ruiz 13 eta 40 urte bitartekoetan, eta Pilar Pozo 41 urtetik gorakoetan. Horietako bakoitzak liburu sorta bat eta Antzokiaren ikuskizun baterako bi sarrera jasoko ditu sari gisa.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat