2023ko 'Santixauek' ehun ekitaldi baino gehiago izango dituzte

2023ko Santixauetako jaiak ate joka ditugu. J. Carlos Abascal alkateak eta Beatriz Gamiz alkateordeak aurkeztu dute gaur ‘jai herrikoi eta parte-hartzaile’ horren egitaraua, ‘gustu, zaletasun eta adin guztietarako proposamenak’ biltzen dituena. Hiru egun eta erdi bizi-biziak izango dira, kaleaz gozatzeko eta lagunekin partekatzeko, modu lasaian eta harmoniatsuan. Gure jaien ezaugarri nagusiak ‘giro herrikoia, parte-hartze handia eta kolorea dira'. Alkateordeak ‘jai osasuntsuak, berdintasunezkoak eta errespetuzkoak’ ospatzeko deia egin du. Abascalek eta Gamizek inguruko herritarrei gurekin bat egiteko eta ‘festa eta aisialdi’ egun horietan guregana etortzeko deia egin dute, ermuarren ‘alaitasuna’ partekatzeko.
Jaietako osagai nagusietako bat musika izango da, musika anitza; adierazpen eta formatu guztietan. Besteak beste, Abascalek eta Gamizek ‘Merina Gris+Nogen', Álvaro de Luna, Golden Apple Quartet' eta Puro Relajo' taldearen ikuskizunek azpimarratu dituzte. Gaueko berbenetako orkestra ikusgarriak ahantzi gabe; irailaren 23ko nazioarteko dantza jaialdia edo 27rako programatutako banda askoren emanaldiak. Kaleko ikuskizunen artean ‘Vaivén’ taldea nabarmendu behar da, 'Esencial' tituluko muntaiarekin eta ‘Estranya Teatre’ taldea, 'Calacas' proposamenarekin.
Nobedadeen atalean, Sir Aligator's, Nhil eta Anariren emanaldiak nabarmendu behar dira, uztailaren 14, 18 eta 23rako programatuak daudenak, hurrenez hurren. Larunbatean, hilak 15, txakurren erakusketa eta paella solidarioa izango ditugu, ‘SLC6A1 Spain' elkartearentzat izanik bildutako dirua. Eta Mariskal DJarekin festa egun horretan bertan. Baita hurrengo eguneko ‘Goazen’ telesailaren karaokea ere. Gainera, pandemia aurreko eta beste edizio batzuetako jarduerak berreskuratuko dira, hala nola paleta txapelketako finala, play-back lehiaketa, areto-futboleko txapelketa edo Techno musika jaialdia, txupinazoaren bezperako jardunaldian.
Etxeko postontzian jasoko dugu programa
Etxeko txikienek -2 urtetik 4ra bitartekoak- umeentzako mini-parkea izango dute Kaltxango plazan, hilaren 25etik 27ra. Zezen egunean, sardinez eta herri bazkariez gain, flamenkoa eta txalaparta uztartzen dituen ikuskizuna izango dugu, ‘Berriketan’ taldearekin.
Jaietako egitarauak, hainbat formatutan -poltsikozkoa, A5 formatua eta A4 aldizkaria- Leongo MIC argitaletxeak argitaratu eta inprimatu ditu. A5 formatua familia bakoitzaren etxeko postontzira iritsiko zaigu biharko asteazkenetik, uztailaren 5etik larunbatera -7ra- bitartean. Egitarauaren azalean, aurtengo lehiaketaren kartel irabazlea dugu, Sonia García Fuentes autorearena.
Egitaraua azpian duzue, agirien atalean.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik