24.300€tik gora bildu zuen minbiziaren kontrako martxak Ermuan

Urriaren 8an Ermuan eginiko martxa herrikoiaren bederatzigarren edizioak milaka pertsona bildu zituen, eta parte-hartzaileen izen-emateei eta enpresa laguntzaileen dohaintzei esker hogeita lau mila eta hirurehun euro baino gehiago (24.329, 96 €) biltzea lortu zuen, Minbiziaren aurkako Bizkaiko Elkarteak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Lortutako kopurua Cristina Eguizabal doktoreari –Biocruces Bizkaia erakundeko ikertzailea eta zelula-terapiaren buruari, zelula amak eta ehunak taldeko koordinatzaileari– eman zitzaion. Mediku honek ondoren izendaturiko ikerketa gidatzen du: "Helburu bikoitzeko CAR-NK zelulak tumore barruan eta kanpoan tumore jarduera duten immunosupresioa deuseztatu dezaketen minbizi solidoetan: NKG2D-CD19-CAR-NK zelulen terapia 'erabiltzeko prest'.
Bizkaiko minbiziaren aurkako elkarteak eskerrak eman dizkie gutunean "izen-emateen 3.000 dortsalak agortu dituzten parte-hartzaile guztiei, bai eta enpresa laguntzaileei ere, elkartasunetik eta ahalegin bateratutik 24.329,96 €bildu ahal izan direlako. Aurten ere martxa hau babestu duzuen eta minbiziaren aurkako ikerketarekin konpromisoa mantendu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu" adierazi dute.
Azkenik, "laguntzen jarraitzera eta 2024ko urriaren 27an egingo den Minbiziaren aurkako X. Martxan parte hartzera , animatzen zaituztegu guztioi, hamargarren edizio hori eta urteurrenak merezi duten bezala ospatuko baitugu".
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko