Abian da Ermua Hiria Literatur Lehiaketaren XXIX. edizioa

13.03.23
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Euskara
Lanak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 2a arte

Ermuko Kultura Zinegotzigoak, Udal liburutegiaren bitartez, Ermua Hiria literatur lehiaketaren hogeita bederatzigarren edizioa antolatu du.

Lehiaketa nazio-esparruan bizi diren eta 2006an edo aurrekoetan jaio diren pertsona guztiei dago zabalik. Parte-hartzaile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketako kategoria bakoitzeko, eta obra originalak izan beharko dute, aurretik beste ekimen batzuetan saritu gabeak.

Lehiaketaren modalitateak hauek dira:

  • Narratiba gazteleraz
  • Narratiba euskaraz
  • Poesia gazteleraz
  • Poesia euskaraz

Edizio honetan, narrazio lanetarako hautatu den gaia polizia-generoa da, eta gehienez ere DIN A4 tamainako 10 orrialdeko luzera izango dute. Olerkien kasuan, gaia eta metrika libreak dira, baina ezingo dira 100 bertso baino gehiago aurkeztu.

Lan bakoitzak bere titulua eramango du, eta lema edo goitizenez sinatu beharko dira, beste inongo daturik gabe, egilearen anonimatua babesteko. Honen datuak  (datu pertsonalak, NANaren fotokopia eta harremanetarako telefonoa) erantsitako artxibo edo kartazal itxi batean bidaliko dira.

Lanak lehiaketara aurkezteko hiru bide daude:

  • Posta elektroniko bidez, biblioteca@udalermua.net helbidera idatzita eta hiru artxibo gehituta: lana, PDF formatuan eta Word edo editatu daitekeen beste batean; eta plika beste PDF batean, datu pertsonalak, NANa eta harremanetarako datuekin.
  • Posta arruntez, lehiaketara aurkezten den lanaren kopia bat eta, sobre itxi batean, datuak gehituta, honako helbidera: Ermuko Udal liburutegia - Goienkale z/g - 48260 Ermua (Bizkaia).
  • Eskura, Udal liburutegian bertan (orain Lobiano Kultur Gunean kokatua), lanaren kopia bat eta datu pertsonalak gehituta.

500 euroko saria modalitate bakoitzean

Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 2ko, asteartea, 23:00ak arte.

Lanak baloratzerakoan, epaimahaiak kontuan hartuko ditu, besteak beste, gaiaren originaltasuna, hizkuntza-aberastasuna eta ortografia-faltarik eta edonolako erreferentzia diskriminatzailerik eza.

Erabakia ekainaren 27an 13:00etan jakinaraziko da udal webgune honetan. Kategoria bakoitzeko saritutako lan bat aukeratuko da, eta lan horien egileek 500 euroko saria jasoko dute.

Xehetasun guztiak lehiaketaren oinarrietan kontsultatu ditzakezu, Dokumentuak izeneko beheko atalean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.24
‘Pequeñas cartas indiscretas’ eta ‘Civil war’: astebururako zinema proposamenak

'El consentimiento' (JBA) osteguneko zineklubean eta 'Un Rey supermono' igandean haurrentzako saioan
Imagen
06.05.24
Astearte honetan hasiko dira Oporretan Jolaserako izen-emateak

Udako jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude
Imagen
Fotografía de las protagonistas de la obra
02.05.24
Paula Prol ermuarrak "Mi madre también quiso ser pez" antzezlana aurkeztuko du

Ikuskizuna ostiral honetan, maiatzak 3, 20:30ean izango da Ermua Antzokian