Abian da Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

11.01.24
Berdintasuna
Lanak otsailaren 12ko 15:00ak arte aurkeztu ahal izango dira, eta aurten ere bi kategoriatan banatuko dira

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak eta Emakumearen Udal Kontseiluak martxoaren 8ko kartela eta irudia aukeratzeko lehiaketaren edizio berri bat aurkeztu dute. Aurten ere bi kategoria egongo dira: orokorra, M8ko kartelak eta programak ilustratuko dituen diseinu irabazleari 600 euroko saria emango diona; eta Ermuko ikastetxeetako ikasleei zuzendutakoa, aurreko edizioko parte-hartze handiari esker mantentzen dena eta 300 euroko saria eskaintzen duena.

Lanak otsailaren 12ra arte, astelehena, aurkeztu ahal izango dira, 15:00ak arte. Teknika librea da, parte-hartzaileen irizpidearen araberakoa. Baldintza nagusia da obrak emakumeen berdintasunaren, borrokaren eta parte-hartze sozial eta politikoaren ideia aldarrikatzailea irudikatzea. Horregatik, aurkeztutako diseinuek, gaiaren aldetik, dataren esanahia aipatu beharko dute nahitaez, datari buruzko edozein ikuspegitatik. Hala ere, baztertu egingo dira mezu iraingarriak edo bortitzak dituzten obrak, zentzu demokratikoari eta pertsona guztiei errespetuzkoak ez direnak.

Parte-hartzea 16 urtetik gorako pertsona guztiei dago irekita, banaka zein taldeka. Pertsona bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu, originalak eta argitaragabeak, beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez direnak. Pertsonako diseinu bat baino gehiago aurkezten bada, zenbakituta joan beharko dute.

Diseinuak 45x30 cm-koak izango dira gutxienez, eta 65x40 cm-koak gehienez, eta kartoi-luma gainean aurkeztu beharko dira, kristalik gabe. Euskarri informatikoan bakarrik aurkezten diren lanak ez dira lehiaketara onartuko: inprimatuta erreproduzitzea eskatzen da.

Lehiaketaren oinarrien xehetasun guztiak behean ikus daitezke, Dokumentuak atalean.

Bestalde, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak martxo osoan zehar Emakumearen Topagunean egingo den erakusketa baten parte izango dira.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan
Imagen
07.10.25
Gobernu onari eta berdintasunezko gobernantza-ereduari buruzko prestakuntza

Udalbatzak prestakuntza jasoko du urriko hilabete honetan