Adinekoak zaintzeko etengabeko prestakuntzako proiektu pilotua garatuko du Ermuak
Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Ermuko Udalak etengabeko prestakuntzako programa pilotu berri bat aurkeztu dute ZainLab proiektuaren barruan. Adinekoak zaintzeko erronkari aurre egiteko profil profesional eta rol berriak identifikatzea helburu duen ekimena da.
Idoia Mendia bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak programaren aurkezpenean parte hartu du ostiral honetan Izarra Centre eraikinean, Juan Carlos Abascal Ermuko alkatearekin eta Karmele Acedo SSI Gizarte Zerbitzu Integratuak taldeko CEOarekin batera.
Ermua aukeratu du Sailak etengabeko trebakuntza programa pilotu hau garatzeko, eta 20 plazako bi talde jarriko ditu martxan. Talde horiek bi espezialitate ezberdinetan formatuko dira:
- Arreta integratua gaixotasun kronikoa duen pertsonaren zaintza profesionalean
- Etxeetan eta erakundeetan bizitzaren azken etapan zaintzeko arreta eta laguntza
Programa honen helburua da etxeetan zainketak egiten dituztenei ezagutzak ematea. Horrela, parte-hartzaileek beharrezko gaitasunak eskuratu ahal izango dituzte gaur egungo egoerari eta sektoreko joerei erantzuteko, hau da, etxean pertsonei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun-ziurtagiriak osorik edo partzialki bete gabe uzten dituen joerei erantzuteko. Zaintza-zerbitzuen enplegagarritasuna eta kalitatea hobetzea ere bada helburua.
Bi taldeek 10 saio egingo dituzte apirilaren 22tik ekainaren 24ra, larunbatetan, 15:30etik 19:30era. Taldeko lan-saio horietan, azalpen teoriko-praktikoak eskaini eta landutako edukiei buruzko ebaluazio-probak egingo dira. Gainera, autoprestakuntza atala ere izango du programak. Bertan, ikasteko baliabide desberdinak dituen maleta pedagogiko batetik abiatuta, pertsona bakoitzak astero landuko ditu edukiak, prestakuntza-espezialitateen gaitasunekin lotuta, nahi duen unean eta lekuan.
Proiektu pilotu honek ebaluatuko du ea autoprestakuntzan eta talde-trebakuntzan oinarritutako gaikuntza-metodologiak laguntzen dien zaintzaileei zaintzako beste profesional batzuen trebakuntza bera eskuratzen iraupen luzeko prestakuntza-ekintzen ordez.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko