Ainoa Buitrago kantariaren emanaldia, Ermua Antzokian

08.03.23
Imagen promocional de la rtista
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Artista gaztea autore musikaren errebelazio berria da. 'La ruta de la flores' tituluko lana aurkeztera dator.

Ainoa Buitrago kantariak kontzertua emango du ostiral honetan Ermua Antzokian, iluntzeko 8 eta erdietatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean entitatearen kutxazainen sarean edo leihatilan emanaldia hasi arte. Ainoa madrildar abeslari eta konpositore gaztea da. 14 urte besterik ez zituela letrak konposatzen eta gitarra jotzen hasi zen. Bere konposizioek sentsibilitate eta samurtasun handia dute ezaugarri, bai letretan, bai melodietan. Autore musikaren, indiearen, R & B-ren, hiriko musikaren eta poparen eraginpean, Lena Carrillero, Zahara edo Adriana Moragues konpositore espainiar handiak ditu erreferentetzat.

Artista gazteak 15 urte zituela eman zuen lehen kontzertua, eta duela 7 urte bere kantuak YouTubera igo ondoren egin zen ezagun. Madrilgo hainbat musika aretotan kontzertuak eman ondoren hazi zen bere izana eta ospea ezagutzen, hala nola 'Independance' aretoan. Artista gazte eta natibo digitala den aldetik, Instagrameko profila bideoz beteta du mikrofonoaren aurrean dagoela eta milaka jarraitzaile dituelarik.

2020an atera zuen abeslariak bere lehen EPa. Artistaren abesti ospetsuenetako batzuk 'Isla Desierta', 'Azoteas' eta 'Sin Tiempo' dira. Gainera, kantautoreak kolaborazioak ditu nazioko artistekin, hala nola Andrés Suarezekin 'Venecia' abestian eta Hogeita bat taldearekin 'Parasiempre' tituluko, kantuan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin