‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

14.01.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz

Ermua Antzokiak ‘Aitatxo’ antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan, 20:30ean. Anakotz Lasarteren muntaia da, Telmo Iruretak zuzendua, Alex Tello eta Unax Uralde aktoreen partehartzearekin. Muntaiak Anakotz Lasartek, Mallabiko bizilagunak, idatzitako eta 'Esku Hutsik' elkartearen laguntzarekin ‘Arteman’ek ekoitzitako izenburu bereko dokumentalean du oinarria. Sarrerak 10 €balio du eta aldez aurretik eros dezakegu ‘Kutxabank’ entitatearen atarian, kutxazain-sarean edo leihatilan, emanaldia hasi arte. Emanaldia euskaraz izango da.

Obra benetako gertaera batean oinarrituta dago. Bi haur hil ziren familia baten istorioa jasotzen du. Aitak, hildako seme horrekin izandako elkarrizketen bidez, dolua, maitasuna eta bizitzarekin aurrera jarraitzeko indarra erakusten dizkigu. Dolua, onarpena, bizitzaren errealitatea. Bizitza datorren bezala onartzea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin