‘Altxa Burua’ ekimena aurkezteko hitzaldia Ermuan

17.04.26
Hezkuntza
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Asteazkenean 17:30ean Antzokian, udal Prebentzio Zerbitzuak antolatuta

Ermuan hitzaldi informatiboa antolatu da datorren asterako, helburu bikoitzarekin: batetik, sakelako telefonoen erabilerari buruzko hausnarketa egin eta partekatzeaa eta, bestetik, 'Altxa Burua' izeneko herri-ekimena aurkeztea. Hizlaia Miren Ros familia hezitzaile eta "Altxa Burua" ekimenaren aitzindaria izango da, eta hitzordua asteazkenean, -apirilak 22an- arratsaldeko 17:30etan, Ermua Antzokian.

Hitzaldi honetan pantailen erabilerari buruz hausnartuko da, horrek ikuspuntu zientifikotik pertsonengan eta, batez ere, gazteengan duen eraginari buruz. Hizlariak esku-telefono adimenduetan egiten dugun erabileran eta haren berezitasunetan jarriko du arreta. 'Altxa Burua' zer den, bere ibilbidea eta lortu dituen mugarriak, abian jarri dituzten ekimenak eta etorkizunerako planteatzen diren erronkak azalduko ditu.

Hitzaldia Ermuko Adikzioen Prebentziorako Udal Zerbitzuak antolatu du, guraso talde ezberdinek Ermuan "Altxa Burua" taldea osatzeko aukera agertu dutelako. Gure udalak eskola adinean dauden seme-alabak dituzten familien kezka hori jaso du eta eragile bideratzailea izan nahi du udalerriko hezkuntza komunitateari ekimen honi buruzko informazioa emateko.