Udal Liburutegiak María Moliner 2026 saria jaso du irakurzaletasuna sustatzeko egindako lanagatik

13.10.26
Udal Liburutegia
Kultura Ministerioak gure liburutegiaren lana aitortu du, «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izeneko hautagaitzari saria emanez

Udal Liburutegiak María Moliner 2026 sarietako bat jaso du, Kultura Ministerioak antolatutako irakurzaletasuna sustatzeko XXVI. kanpainaren baitan. «Cuando la biblioteca acompaña no estás sola» izenburuarekin aurkeztutako hautagaitzak liburuak eta irakurketa herritarrengana hurbiltzeko eta kulturarako sarbidea errazteko liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak biltzen ditu.

Deialdi honen helburua adin guztietako pertsonen artean irakurzaletasuna sustatzea da, irakurtzeko aukera gutxien dituzten pertsonei arreta berezia eskainiz. Sarien bidez, udal-liburutegi publikoek irakurzaletasuna sustatzeko eta kulturarako sarbidean aukera-berdintasuna bultzatzeko egiten duten lana aitortzen da. Era berean, liburuekin topatzea erraztuko duten eta irakurketa berriak ezagutzeko aukera emango duten espazio publikoak izatearen garrantzia nabarmentzen dute.

2026ko edizioan, guztira 370 sari banatu dituzte Espainiako udal-liburutegi publikoen artean. Saritutako liburutegiek diru-saria jasoko dute liburu-bildumak aberasteko eta herritarren eskura dauden irakurgaiak ugaritzeko.

Gure liburutegiak 2.777,77 euroko diru-saria jasoko du. Zenbateko hori liburuak eta aldizkako argitalpenak erosteko erabiliko da osorik, edozein euskarritan. Erositako material berria liburutegiko bildumara gehituko da, eta erabiltzaileen eskura jarriko da.

Sari honek Udal Liburutegiak egiten duen lana aitortzeaz gain, bilduma aberasten jarraitzeko eta herritarren artean irakurzaletasuna sustatzeko aukera ere ematen du.

Lotutako albisteak

Imagen
09.10.26
Udal liburutegiak haurrentzako ipuin-kontaketa denboraldi berri bati ekingo dio

«Arratsaldean kontu kontari» programak hiru saio eskainiko ditu urritik abendura bitartean, 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da
Imagen
06.10.26
Liburutegiko haur eta familia irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

Liburutegiak haur eta familia irakurketa kluben beste edizio bat jarriko du abian. Ipuinez eta liburuez elkarrekin gozatzeko eta txikitatik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proposamena
Imagen
05.10.26
“Venusen erasoa”: 1972an Ermuko emakumeek egindako protesta gogora ekartzen duen komikia

1972an, Ermuko emakume talde batek kalera irtetea erabaki zuen, Teresa Murga ikastetxea itxi ondoren irtenbide bat eskatzeko. Mobilizazio hura, udalerriaren historia hurbilaren parte da eta orain, “Venusen erasoa” komikiaren bidez ezagutu ahal izango dugu