Antonio Riverok partzela bat doan emango dio Ermuko Udalari

Euskotrenen tren linea zaharra igarotzen zen bidean oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bat egiteko plangintza lanetan ari da Ermuko Udala, San Antoniotik San Lorentzoraino. Bide hori berreskuratuta, Ermuko erdigunea San Lorentzo auzoarekin lotuko litzateke, baita Zaldibarko bidearekin ere. Horrela, aisialdirako eta paseorako gune nahiko laua izango litzateke, herritar guztiek erabiltzeko eta gozatzeko.
Proiektua planifikatzeko eta prestatzeko lan horretan, erakundeak hitzarmena sinatu du Antonio Rivero Simón A Coruñako bizilagunarekin, Gipuzkoa Etorbideko 14. zenbakian dagoen finka baten jabearekin, lursail hori doan lagatzeko. Gune hori Bide Berdearen parte izango da etorkizunean. 427 m²ko partzela da, Riverok herentzia bidez jasotakoa, eta doan lagako dio Udalari, udalerriko bizilagunen mesederako.
Lursail hori Bide Berdearen proiektuan sartzeak aukera emango du, batetik, sarbide zabalagoa sortzeko Gipuzkoa etorbideko 14. eta 12. zenbakietan dauden eskaileretatik, San Antoniorekin duen loturan, eta, bestetik, ibilbideari kalitate eta zabalera handiagoko espazioak emateko.
Antonio Riverok eta Juan Carlos Abascal alkateak gaur osteguna sinatu dute hitzarmena udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Ermuko Udalak bere esker ona adierazi nahi dio Antonio Rivero Simóni bere eskaintza desinteresatuagatik eta Bide Berdearen erabiltzaileei mesede egingo dien ekarpen honengatik.
Lotutako albisteak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan