Antzokiak aste honetan ‘Rita’ eta ‘Escape’ luzemetraiak eskainiko ditu

12.11.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Zineklubeko ‘Substantzia’ eta haurrentzako saioko ‘Robot salvaje’ osatzen dute eskaintza

Ermua Antzokiak lau estreinaldi berri proiektatuko ditu aste honetan. Zinema-aretoetara iritsi berri diren nobedadeak: britainiar ekoizpena, bi espainiar eta iparramerikar bat, publiko gazteenarentzako saioan. Zineklubaren saioak ostegunean emango dio hasiera programazioari zientzia fikziozko eta beldurrezko film batekin: ‘La sustancia’. Jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. Coralie Fargeat zuzendariaren ekoizpen britainiarra. Aktoreen artean, besteak beste, Demi Moore, Margaret Qualley edo Dennis Quaid daude. Filmak 140 minutu irauten du eta aurtengo Canneseko Zinemaldian Gidoi Onenaren eta Torontoko Zinemaldian (TIFF) Publikoaren Sariak jaso ditu. Zelulen zatiketan oinarritutako produktu iraultzaile batek 'jatorrizko gu baina hobea zentzu guztietan' sortuko duela agintzen du. Alter ego gazteagoa, ederragoa eta perfektuagoa. Emaitza ikusi beharko…Ostegunean, 20:30etan.

Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30etan 94 minutuko iraupena duen ‘Rita’ film luzea ikusi ahal izango dugu. Paz Vegak zuzendutako drama. Trama Sevillan kokatzen da, 1984ko ekainean. Rita eta Lolo 7 eta 5 urteko bi anai-arreba dira, langile-familia xume batean bizi direnak. Udako oporrak hasi dira eta herrialde osoa itsututa dago futboleko Eurokoparekin, Espainia final-laurdenetara igaro baita. Beroak estutu egiten du eta Ritak hondartzara joatea amesten du, baina auzoko bizimoduak beste sorpresa batzuk gordetzen dizkio...

Asteko bigarren proposamen komertziala Rodrigo Cortés zuzendariaren ‘Escape’ tituluko zinta da, drama bat kontatzen duen thrillerra. Metrajeko bi ordu baino gehiagoko lana. N. gizon hondatua da, zerbait ez doa ondo barruan. Ez du erabaki bakar bat gehiagorik hartu nahi, mundua eta bizitzarekin hautsi besterik ez. Bisitatzen duen psikologoak ez daki gaiari nola heldu, ezta bere ahizpak ere, inolako emaitza positiborik gabe laguntzen saiatzen dena. N.k kartzelan bakarrik bizi nahi du, eta hori lortzeko behar den guztia egingo du. Mario Casas eta Anna Castillo aktoreen partehartzearekin. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igande arratsaldeko 5etan eta gazteenentzako saioan, ‘Robot salvaje’ animazioa ikusi ahal izango dugu. Chris Sandersek zuzendutako marrazkidun ekoizpen iparramerikarra. Zintak robot baten bidaia epiko kontatuko digu. Inor bizi ez den uharte batean hondoratzen da, eta ingurune gogorrera egokitzen ikasi beharko du, uharteko animaliekin pixkanaka harremanak eginez eta umezurtz antzar txiki baten adopziozko aita bihurtuz.

Bideoak

URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto
URL de Video remoto

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.24
Ermua Antzokiak kultur programazio indartsua aurkeztu du 2025eko urtarrila-maiatza bitarterako

María José Llergo, Jon Maia, Olivia Molina eta Aitziber Garmendia protagonista dituzten 18 ikuskizunetarako sarreren salmenta abenduaren 12an, osteguna, hasiko da
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
04.12.24
Sutegi antzerki talde ermuarrak "Antigona" aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan, abenduak 6, izango da ikusgai 20:30etik aurrera
Imagen
03.12.24
Aste honetan Antzokiak 'El método Knox' eta 'Azken erromantikoak' filmak proiektatuko ditu

'Salve Maria' zineklubean eta 'Liztor kapitaina' igande arratsean dira asteko beste tituluak