Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

29.04.25
Imagen
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ermua Antzokiak aste honetan hasiera emango dio maiatzeko zine programazioari. Ekainetik abuztura ez dugu proiekziorik izango, irailean emanaldiei berriro ekin arte. Magnus von Hornek zuzendutako ‘La chica de la Aguja’ film daniarrak emango dio hasiera asteko programazioari, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Adopzioari buruzko thriller dramatikoa da. Benetako gertakarietan oinarrituta dago. Karoline, Lehen Mundu Gerraren ondorengo Kopenhagen bizirauteko borrokan ari den gazte haurdun eta langabetu bat, adineko emakume karismatiko batek hartuko du, eta adopzio klandestinoko agentzia bat zuzentzen lagunduko dio. Ostegun honetan ikusi ahal izango dugu, 20:30ean.

Zine komertzialaren atalean, larunbateko 19:30ean eta astelehenekp 20:30ean, Emmanuel Courcolek zuzendutako ‘Por todo lo alto’ film frantsesaz gozatu ahal izango dugu. Komedia kutsua duen drama da, familia eta musika jorratzen dituena. Thibaut nazioartean izen handia duen orkestra zuzendaria da, munduan zehar bidaiatzen duena. Adoptatua dela jakiten duenean, anaia bat aurkituko du, Jimmy, musika-banda batean tronboia jotzen duen eskola-jantoki bateko langilea. Donostiako Zinemaldiaren Publikoaren Saria jaso du.

Asteko bigarren proposamen komertziala Manuel Gómez Pereirak zuzendutako ‘Un funeral de Locos’ espainiar ekoizpen estreinatu berria. Ia 100 minutu irauten duen komedia beltza da. Remake bat, hileta elizkizun batean emandako familia-korapiloei buruzkoa. Familia bateko kideak hil berri den patriarka agurtzera joaten dira. Baina hil-beila izan behar lukeena bilera zoro bihurtzen da... Quim Gutiérrez, Ernesto Alterio, Gorka Otxoa, Inma Cuesta, Belén Rueda, Hugo Silva, besteak beste.

Azkenik, gazteenei eta familiakoei zuzendutako saioan, ‘La luz de Aisha’ abentura-animazioa proiektatuko dugu. Aurten bertan estreinatutako beste ekoizpen nazional bat, Shadi Adibek zuzendu eta 85 minutu irauten duena. Sinopsiak zehazten duenez, Aisha XI. mendeko Al-Andalus erresuman bizi da, non su artifizialak dira ikuskizunik ezagunena. Hao maisu ospetsua bezalako piroteknia handi bat bihurtzea amesten du, baina bere aitak, Ahmadek, kaligrafiaren tradizio familiarra jarrai dezala nahiago du. Igandeko 17:00etan.

Informazio gehiago eta hileko egitarauaren xehetasunak Ermua Antzokiko atalean.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.25
Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak, udarako prest

Bi instalazioak larunbat honetan, ekainak 14, zabalduko dira irailaren erdialdera arte
Imagen
11.06.25
Musika eta festa nagusi asteburu honetan Ongarain

Auzoko jaiak ospatuko dira ostiral eta larunbatean eskolako jolastokian
Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian