Antzokiak "Sisu", "En temporada baja", "Air" eta "Mavka. Basoaren zaindaria” fimak proiektatuko ditu

09.05.23
Ermua Antzokia
Akziozko filmez, komediaz, drama biografiko batez eta marrazki bizidunez gozatzeko aukera izango dugu aste honetan

Ermua Antzokiak lau estreinaldi berri proiektatuko ditu aste honetan. Osteguneko zineklubak hasiera emango dio asteko eskaintzari. Bertan, 20:30etatik aurrera, ‘Sisu' luzemetraia ikusi ahal izango dugu, 2022an estreinatutako ekoizpen finlandiarra, Jalmari Helanderren zuzendariarena. Akziozko eta abenturazko filma da, nazismoaren garaian girotua. Bigarren Mundu Gerrako azken egun etsietan, urre bilatzaile bakarti bat erretiratzen ari diren naziekin gurutzatzen da, Finlandiako iparraldean. Naziek urrea lapurtzen diote eta berehala ohartzen dira ez direla meatzari apal eta arrunt batekin sartu. 4 sari jaso ditu Sitgeseko jaialdian, tartean film onenarena.

Atal komertzialean, larunbate arratseko zazpi eta erdietan eta asteleheneko zortzi eta erdietan, ‘En temporada baja' filma ikusi ahal izango dugu. Komedia honetan aurpegi ezagun asko ikusiko ditugu: Antonio Resines, Edu Soto, Coque Malla edo Ana Milan, besteak beste. Alberto Valentzia kanpoaldeko kanpinean gaizki bizi den futbolarien ordezkari arrakastatsu ohia da Alberto. Egun batean Charly ezagutuko du, polizia dibortziatu bat, lantokian lo egiten duena bere emazte ohia birkonkistatzen saiatzen den bitartean. Albertok kanpinera ekarriko du Charly eta bere lagunak aurkeztuko dizkio.

Saio komertzialaren bigarren proposamena 'Air' da. Ben Affleckek zuzentzen duen AEBetako ekoizpen estreinatu berria. 80ko hamarkadako kirol munduaren gaia labtzen duen drama biografiko bat da. Michael Jordan –une horretan hasiberria– eta Nike saskibaloi-sailaren arteko elkarketa sinestezin eta iraultzailea kontatzen du, kirol eta kultura garaikidearen mundua irauli zuena Air Jordan markarekin. Ben Affleck, Matt Damon, Viola Davis eta Jason Batemanekin. Larunbata gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, gaztetxoentzako emanaldian, igande arratseko 5etan, ‘Mavka. Basoaren zaindaria' tituluko filma euskaraz ikusteko aukera izango dugu. Marrazki bizidunetako edo animazioko ekoizpen ukrainarra da, 2023an estreinatua. Zinema fantastikoko zinta hau Aleksandra Ruban errealizadoreak zuzentzen du eta 90 minutu irauten du. Mavka, basoko arima, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu