Antzokiak Tanttakaren "Sexberdinak" aurkeztuko du

15.11.23
Imagen
Miren Arrieta y Telmo Irureta
Ermua Antzokia
Ostiral honetako 20:30etan, sarrerak 10€urotan

Ostiralean, hilak 17an, Tanttaka Teatrok 'Sexberdinak' antzezlana aurkeztuko du Ermua Antzokian. Miren Arrieta eta Telmo Irureta bi aktore eta lagunen istorioa da, hazkunde pertsonaleko egoera aurkeztuko digutenak, umorez eta minez hainbatean. Miren Arrietak Aitziber Garmendia aktorea ordezkatuko du, hasieran antzezpen honetarako iragarrita zegoena. Muntaia Mireia Gabilondok zuzentzen du. Sarrerak 10 €balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean eta kutxazainen sarean edo leihatilan bertan, emanaldia hasi baino lehen.

Pertsona gehienentzat, muga fisikorik ez dugunontzat, "ezezaguna" den gai batean sartzen gaitu lanak. Garun-paralisia duen mutil baten bizipenak eta emozioak kontatzen ditu, alderdi afektibo-sexualari helduz. Obraren helburua da mugigarritasun murriztua duen bizitza baldintzatzaile horri aurre egiteko zailtasunak (fisikoak eta espazialak) aurkeztea, are gehiago alderdi sexualari dagokionez.

Sinopsia

Garun-paralisia duen kazetari batek eta kontraesanetan dauden gozokien saltzaile batek, konplexurik gabe azalduko dituzte beren bizipen afektibo sexualak, gutako bakoitzak, bere paralisi propioarekin -fisikoa, psikikoa edo morala-, gure beldur, amets eta ilusioekin era askotara maite dugula erakusteko.

Antzezle taldearen esanetan, "lo dagoela dirudien errealitate bat aurkezteko asmoz gatoz. Esna gaudelako. Eta gurpil-aulkia ez delako oztopo sexurako, ezta maitatzeko ere. Maitatuak izateko?... agian. Aurreiritziak, autoestimua, konplexuak, maitasun falta eta bakardadea aztertuko ditugu. Gorputz ezberdinez hitz egingo dugu eta zorionari buruz hausnartuko dugu. Gurpil-aulkiak espazio eszenikoan jarritako "besaulkiak" izango dira, baita proposamen eszeniko iradokitzaile horren funtsezko elementu bat ere, ezagutzen ez dugun "bizitza ausart baten egia" zintzo, sakon eta isilduaren izaera adierazgarria dela eta". Proposamena deigarria eta ausarta da, bere planteamendu dramatiko eta eszenikoagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu