'Apirilean liburu aunitz' Udal liburutegian

12.04.23
Udal Liburutegia
243 lagunek parte hartu dute lankidetzako irakurketa gida baten edizioan

Ermuko Udal liburutegiak irakurketa gida kolaboratiboa prestatu du, Apirilean liburu aunitz izenburupean. Argitalpenak liburuaren munduarekin lotutako bi efemeride ospatzen ditu hilabete honetan: Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna apirilaren 2an, eta Liburuaren eta Egile Eskubidearen Munduko Eguna 23an.

Gidak 30 titulu biltzen ditu, hileko egun bakoitzerako bana, liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituzten gure udalerriko bizilagunek gomendatuta. Horrela, haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako liburuak ikusiko ditugu, euskaraz zein gaztelaniaz. Askotariko lanak, azken hilabeteetan gehien irakurri diren liburuetatik hasi eta nobedade bibliografikoetaraino.

Ekimenak bi helburu ditu: batetik, zerbitzuaren erabiltzaileei ahotsa ematea eta parte-hartzea sustatzea, eta, bestetik, irakurketa-iradokizunak eskaintzea.

Gida hau editatzeko, 243 lagunek parte hartu dute liburutegian. Horietako batzuek WhatsApp bidez bidali dituzte gomendioak, eta beste batzuek, berriz, aurrez aurre, jendeari arreta emateko mostradorean. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek ere lagundu dute ikasleen irakurketa-iradokizunak liburutegira bidaltzen.

Gidaren aleak liburutegian bertan daude eskuragarri eta, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen laguntzari esker, herriko berrogei establezimendu baino gehiagotan ere bai. Bertsio digitala liburutegiaren orrian ere kontsulta daiteke.

Liburutegiak eskerrak eman nahi dizkie gidaren edizioan parte hartu duten pertsona guztiei.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez