Aquagym ikastaroa antolatu du Kirol sailak 65 urtetik gorako pertsonentzat

19.09.25
Kirolak
Gizartea
Kirol jarduera osoa da, adin guztietarako egokia eta adinekoentzat bereziki gomendatua

Udal kirol sailak ‘Aquagym’ ikastaro berria antolatu du 65 urtetik gorakoentzat. Kolebtibo horrentzat bereziko prestaturiko ikastaroa da, zeina M. A. Blanco kiroldegiko igerileku txikian egingo dena ostiralero, goizeko 9: 30etan. Igerileku horrek 110 zentimetroko sakonera duenez, ez da beharrezkoa parte-hartzaileek igeri egiten jakitea.

Aquagym’ kirol osoa da, adin guztietarako egokia eta, bereziki, adinekoentzat gomendagarria. Aquagymek onura asko ditu, eta adineko pertsonen bihotz-biriketako gaitasuna eta forma fisiko neuro muskularra hobetu ditzake. Praktika bikaina da zentzu askotan, eta mesede egin diezaieke erlaxazio pixka bat bilatzen duten pertsonei eta muskulu-masa indartu nahi dutenei. Errehabilitazio-tratamenduetan dabiltzanentzat ere gomendagarria da.

Ura betidanik erabili izan da aisialdirako eta errehabilitaziorako. Hipokratesek K.a. 460. urtean ura gaixotasunak tratatzeko erabili zuen; baita erromatarrek ere, ur hotzak edo beroak erabiltzen zituzten helburu ezberdinekin, eta greziarrek uretan ibilaldiak egin zituzten.

Zer da Aquagyma?

Aquagym uretako fitness mota da, bere oinarria da ariketak egitea muskuluak tonifikatzeko, errepikapenak eginez eta hainbat material erabiliz (pisua edo pilotak, besteak beste). Funtsean, aquagym modalitateak uretara eramaten du lehorrean egiten den lan fisikoa, ingurune berriak ematen dituen aukerak aprobetxatuz.

Aquagym-aren onurak

  • Egoera fisikoa hobetzen du. Muskulu guztiak lantzen ditu, organismo osoaren onurarako.
  • Berreskuratze-prozesuetan mesedegarri da. Errehabilitazioan dauden pertsonentzat baita ere.
  • Artikulazioen gaineko tentsioa murrizten du. Hipograbitateak (grabitate-eskasia) aukera ematen du gorputzak lurzoruarekin duen inpaktua murrizteko, eta baita artikulazioen gaineko tentsioa ere.
  • Arnas muskuluak hobetzen ditu. Presio hidrostatikoak muskuluak eta aireztapen-ahalmena hobetzen ditu.
  • Posizio bertikala errazten du. Oso interesgarria kanpoko laguntzak behar dituztenentzat.
  • Zirkulazioa hobetzen laguntzen du. Urak odol-presioa hobetzen laguntzen du.
  • Muskuluak tonifikatzen ditu; urak muskuluak tonifikatzen eta haien erresistentzia indartzen du.
  • Erlaxatzen laguntzen du; urak muskuluen oreka eta termorregulazio hobetzen du.

Informa zaitez edota izena-eman udal kiroldegiko sarreran.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik