Artarraik Zuhaitz Egunaren hamahirugarren edizioa gauzatuko igandean
Artarrai Mendi Taldeak datorren iganderako, otsailak 4, Zuhaitzaren XIII. Eguna antolatu du, herritar guztiak biodibertsitatearen babesaz eta basoen garrantziaz kontzientziatzeko. Aurten 400 pago landatuko dituzte, eta horrek gure ingurunea atseginagoa izaten lagunduko du, aurreko edizioetan landatutako haritzak, lizarrak, gereziondoak, urkiak, arteak, gaztainondoak, gurbitzak... landatu ziren eremu batean.
Boluntarioen taldea igandean aterako da, 10:00etan, Patxi plazatik. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, jarduera hau herritar guztientzat irekita baitago. Bildu ondoren, parte-hartzaileak Torreta etxearen atzetik joango dira landaketa guneraino. Bertan, landareak, aitzurrak eta behar diren gainerako tresnak banatuko dira bertaratzen direnen artean. Jarduera bi eta hiru ordu bitarteko denbora-tarte batean egingo da.
Artarrai mendi taldeak jarduera honetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean